Goierri Valleyk urteko ohiko batzarra egin du
2023ko Ekintzen Memoria eta txosten ekonomikoaren onarpena egiteaz gain, etorkizuneko proiektu nagusiak aurkeztu dituzte Goierri Berrikuntza Guneko NBF eraikinean.
Goierri Valley elkarteak urteko batzar orokorra egin du gaur goizean Ordizian, Goierri Berrikuntza Guneko NBF eraikinean. 2023ko ekintzen memoria eta txosten ekonomikoaren onarpena, eta etorkizuneko proiektuak aurkeztu dituzte. «2023an gauzatu dituen artean, Eskuin-ezker erakundeak proiektua dago: enpresen esplorazioa etorkizuneko aukeren identifikazioa eta gauzatzea. Eta bestetik, Goiekirekin elkarlanean, Dibertsifikaziorantz proiektua: merkatuaren eskaerei erantzuteko barne ekintzailetza kontzeptua landu dute.
Munduan barrena ere ibili dira Goierri Valleykoak. Aurten Txilera antolatu dute «misio bateratua» Goierriko zazpi enpresarekin batera. «Oso emankorra izan da», diote. 2022an abiatutako HUB 4.0 Laborategiak ere emaitzak ematen jarraitzen du. Enpresa txiki eta ertainei eraldaketa digitalean laguntzeko sentsibilizazio jardunaldiak antolatu dituzte.
Latino Amerikako talentua
Gaur egun enpresen duten erronka esanguratsuenetako bat talentuarena da Goierri Valleyren esanetan. «Horri erantzuteko Latino Ameriketatik talentua erakartzeko proiektu berria» dute eskuartean.
Bestalde, Goierrik enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea bultzatzeko asmoz, «Frantziako erosle talde baten misio inbertsoa antolatzeko bidean» dira. Proiektu horrekin «enpresa azpikontratisten nazioartekotzera hurbilketa gerturatu» nahi dute.
Azkenik, Goierri Valleyko bazkide ez diren enpresei zerbitzuak eskaintzea berretsi dute.