Izalbiraren ikasturte amaierako irteera ekainaren 25ean
Beasaingo azokara egingo dute irteera. Ekimenean parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da ekainaren 17rako.

Adinekoen artean ibiltzeko ohitura bultzatzeko Izalbira ekimenak ikasturteko azken saio egingo du datorren ekainaren 25ean. Beasaingo azokara antolatu dute irteera, goiz pasa egiteko. 10:30ean abiatuko dira herritik, eta itzulera 12:30erako aurreikusi dute. Azoka ikusteaz gain, hamaiketakoa ere egingo dute bertan.
Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko duten ekainaren 17rako, 663 626 196 telefono zenbakira deituta.