Korta tabernaren irekiera festa
Erika del Mazo zumarragarrak Eitzako Korta taberna hartu du. Inaugurazio ekitaldia gaur izan da eta jende asko elkartu da. Del Mazok 29 urte daramatza ostalaritzan lanean. Bere amak Andoainen duten jatetxean lan egin zuen eta azken urteetan Zumarragako jubilatuen etxeko tabernan lan egin du. Bere taberna irekitzea erabaki du. Kortako jangela Zumarragako jaien ondoren irekiko dute, baina Santa Isabel egunean jaietsiera egiten dutenek ogitartekoak afaltzeko aukera izango dute.