Madrilgo metrorako 40 tren diseinatu eta egingo ditu CAFek
400 milioi euroko diru sarrera ekarriko dio Beasaingo enpresari. Eskakizun maila handia izan dela adierazi du CAFek. Metropoli-sareko 6. eta 8. lineetan zerbitzua emateko erabiliko dira.
CAFek eta Metro Madridek akordioa lortu dute Madrilgo operadoreak egingo duen inbertsioa osatzen duen lehen lotea hornitzeko. Akordioak 400 milioi euroko balioa du, eta zabalera monotentsioko galiboko 40 tren diseinatu eta hornitzea barne hartzen du. Tren horiek metropoli-sareko seigarren eta zortzigarren lineetan zerbitzua emateko erabiliko dira, Beasaingo enpresak ohar baten bidez baieztatu duenez.
Horrela, flotaren bizi-zikloa optimizatzeko programa bat garatu eta ezarriko da, eta etorkizunean hornitu beharreko unitateen kopurua handitzeko aukera ere kontuan hartuko da. Erosketak, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) maileguekin finantzatuko da, eta hala, zerbitzuaren kalitatea indartzea eta hiriburuko garraio publikoan gaitasun handiagoa lortzea da helburua.
Gaitasun berritzaileenak
Unitate horietako bakoitzak sei auto izango ditu, horietako lau kotxe motorrak eta beste biak atoiak, eta bidaiarientzako edukiera handia izango du, unitate osoan zehar autoen arteko komunikaziorako korridoreak izango baititu.
«Arlo teknikoari dagokionez eskakizun maila handiko lehiaketa bat izan dela nabarmendu du CAFek. Ondorengo alderdiek garrantzia berezia izan dute: energiaren kontsumoak, LCCak (bizitza-ziklo osoan zehar produktuak duen guztizko kostua) eta unitateen prestazio teknikoak. Horien artean, gainera, azpimarra berezia, modu erdi-automatikoan (GoA2) zein erabat automatikoan (GoA4) operatu ahal izateko aukera dutela.
Metro Madrideko tren-flota gehiena CAFek hornitu du. Espainiako hiribururako 600 metro unitate baino gehiago diseinatu eta fabrikatu ditu, 2000, 3000, 5000, 6000, 8000 eta 8400 serieetakoak. Horietatik guztietatik, 8400etik gorako unitateak entregatu ziren, 2010 eta 2011. urteetan, gaur egun 6. linean zerbitzua ematen dutenak.