Oñatira joan da Ormaiztegiko Harrikalari mus txapelketa azkarra
Larunbatean jokatu zuten lehendabizikoz Ormaiztegiko Harrikalari mus txapelketa azkarra, bost erregetara. Iñaki Arregi eta Txema Gomez bikote oñatiarrarentzat izan zen garaipena. Guztira, 72 bikotek eman zuten izena txapelketan, eta giro ederrean jokatu zen Ormaiztegiko plazan jarritako karpan.
Hauxe sailkapen orokorra:
- Txapeldunak: Iñaki Arregi eta Txema Gomez (Oñati)
- 2. Iñaki Iraola eta Jon Ubegun (Getaria-Orio)
- 3. Oier Mujika eta Harri Herguedas (Ataun-Beasain)
- 4. Eneko Arregi eta Abdel (Idiazabal)
- 5. Joxean eta Ona (Ordizia-Tolosa)
- 6. Eneko-Hodei (Ataun)
- 7. Egaña-Egaña (Hernani)
- 8. Arostegi-Basurko (Mutriku)
- Lehenengo herritarrak: Gorka eta Marilu