Patinete elektrikoari buruzko informazio kanpaina abian da
Udaltzaingoak egingo duen zaintza bereziarekin batera arau eta gomendio berriak biltzen dituen esku-orria banatuko dute patinete elektrikoen erabiltzaileen artean.
Udaltzaingoak patinete elektrikoaren zirkulazioari buruzko informazio kanpaina abiatu du. Ondorengo arauak bete behar dituzte: oinezko bideetan ezingo da gidatu; pertsona bakar bat garraiatu dezake; abiadura eta zirkulazio arauak bete behar dituzte; ibilgailuaren dokumentazioa soinean eraman behar da beti; gidatzerakoan telefonoa edota aurikularrik ezin dira erabili; kaskoa jantzita eta arropa dizdiratsua jantzi behar da; ibilgailuaren argiak piztuta gidatzerakoan; patinetea baimendutako tokietan aparkatu behar da; alkohola eta drogak kontsumitu badira ezin da gidatu.