Hamahiru haurrek hartu dute parte Olaberriko marrazki lehiaketan
Xuhare Sarasola, Enare Galparsoro eta Eneko Agirre izan dira garaileak
Olaberriko herritarrak San Joan jaiak ospatzen ari dira. Gaur, haurren eguna izan da eta, besteak beste, urteroko marrazki lehiaketa egin dute. Aurten hamahiru marrazki entregatu dira. Hauek izan dira partaideak: gazteenen mailan, Amets Galparsoro, Dina Galparsoro, Paule Galparsoro, Amane Renteria, Xuhare Sarasola eta Argia Munduate; tarteko mailan, Enea Munduate, Arane Artega eta Enare Galparsoro; eta zaharrenen artean, Eneko Agirre, Intza Ojanguren, Islara Munduate eta Naia Arteaga. Xuhare Sarasola, Enare Galparsoro eta Eneko Agirre izan dira garaileak.