Aranburu, Espainiako txapeldun
Alex Aranburuk Espainiako errepideko txapelketa irabazi du. Urtebetean maillot bereizgarria eramango du
Alex Aranburu ezkiotarrak irabazi du Espainiako errepideko proba, San Lorenzo de El Escorialen (Espainia) hasi eta amaitu den 201,6 kilometroko proban.
Aranburu bakarrik helmugaratu da, 4.39.59ko denborarekin. Hau da, batez beste 42,3 km/h-ko abiaduran aritu da. Bere atzetik, 52 segundora, beste euskal herritar bat iritsi da: Oier Lazkano taldekidea eta txapeldun ohia. Jesus Herrada izan da hirugarren.
Garaipen honi esker, datozen hamabi hilabeteetan maillot bereizgarria eramango du, espainiako banderaren koloreekin.
Bigarren garaipena du denbora tarte gutxian. Aurreko asteburuan Belgikako itzuliko etapa bat poltsikoratu zuen.