Danbor-hotsez astindu dituzte haurrek Segurako kaleak
San Joan jaien barruan haurren danborrada izan dute Seguran gaur arratsaldean. Etxeko txikiek danbor-hotsez astindu dituzte kaleak.
Udaren hasierarekin batera iritsi dira aurten ere San Joan jaiak. Seguran egitarau ederra osatu dute jai hauetarako. Gaur arratsaldean etxeko txikiek hartu dituzte Segurako kaleak, danbor-hotsez. 18:30etan eman diote hasiera danborradari eta zaldi, karroza eta abarrekin irten dira kalera. Kilkir txaranga izan dute laguntzaile eta gogoz danborra joz arratsaldea girotu dute herriko jaietako egun handi honetan.