Zaldibiak ezin izan du Oiartzunekin Herriartekoan
Zaldibiarrak txapelak lortzetik bi tantora geratu dira. Primerako giroan jokatu da Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketaren finala Atano III.ean. Herritar ugari joan da pilotariak animatzera.
Zaldibiak ezin du gaur Oiartzun mendean hartu Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan. Hiru partidetatik bakarra irabazi du, eta txapeldunorde bukatu du 2024ko ibilia, penaz baino harrotasunez.
Kadeteak izan dira partida irabazi dutenak (22-21) eta txapelak lortzeko itxaropena bizirik mantentzea lortu dute. Gazteek galdu egin dute (4-22) eta Nagusietan lehia estu-estua izan bada ere, bi tantoren aldearengatik galdu dute.
Zale ugari joan da bi herrietatik Donostiako Atano III.a pilotalekura, bereziki Zaldibiatik.
Sari emate ekitaldiaren ondoren, Euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldeko argazkia atera dute bi herrietako pilotariek, eta Andoainen eta Bergaran bezalaxe, argazki jendentsua atera dute bukaeran zaldibiarrek.
KADETEAK
Mantzizidor-Lopez 22-21 Etxeberria-Zelarain
GAZTEAK
Aranburu-Mendizabal 4-22 Olaiz-Leonet
NAGUSIAK
Sukia-Elizegi 20-22 Etxeberria-Landa
*ARGAZKIAK: Iñaki Gurrutxaga