Ion Muñoa zeraindarra, Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako idazkari nagusi
Jonan Fernandezen esku zegoen bulegoa hartuko du aurrerantzean.
Ion Muñoa zeraindarra Eusko Jaurlaritzako Gizarte Trantsiziorako eta 2030 Agendarako idazkari nagusi izendatu berri du Imanol Pradales buru duen gobernuak. Jonan Fernandezen esku egon den bulegoa hartuko du hala aurrerantzean. Orain arte, Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia kabineteburua izan da Muñoa.