Lau haur olaberritar Errendimenduko palako finalean

Zapatuan Olaberrian jokatu ziren Errendimendu Txapelketako Gipuzkoako bi final, paleta larruz. Infantiletan, lau olaberritar aritu ziren, bi kluben elastikoekin. Oiangu klubaren izenean, Eki Aizpuru-Oinatz Aranburuk 30 eta 25 irabazi zieten Lapkeren izenean jardun ziren Josu Soberon-Aritz Maiorari. Ikus paletako finalean, berriz, Intxurrek 30 eta Ilunpek 24 egin zuten.
Infantiletako lau pilotari finalistak Olaberriko pilota eskolan ari dira trebatzen. Denboraldi arrakastatsua bukatu dute.

Olaberriko lau pilotariak, eskuinean.Gari Arrieta