Elene Lete Olinpiar Jokoetara joango da, baina ordezko bezala
Montse Tome Espainiako futbol hautatzaileak Pariseko Joko Olinpikoetara eramango dituen jokalarien berri eman du. Elene Lete zumarragarra, Realeko atezaina, Parisera joango da, baina ordezko bezala. Entrenatzaileak 18 hautatuak eta lau ordezko eramango ditu. Letek bi atezainetako batek lesio larria badu bakarrik jokatu ahal izango du. Irene Paredes legazpiarra, berriz, 18 hautatuen artean dago.