Olaberriko Lidl-en elkarretaratzea egingo dute gaur
Abenduko greben ondoren kaleratutako langileari babesa adierazteko deitu du bilkura LAB sindikatuak.
LAB sindikatuak deituta elkarretaratzea egingo dute gaur Olaberriko Lidl merkatal zentroaren atarian, 18:00etan.
Mobilizazio horren helburua iazko abenduan egindako greben ondoren kaleratua izan zen langileari babesa adieraztea da, baita enpresak hartutako neurri hori gaitzestea ere.
Sindikatuaren arabera, datozen egunetan izango da kaleratze horri lotutako epaiketa. “Kaleratze injustua izan zen eta askatasun sindikala urratzen du”.