Aisialdiaz hausnartzeko bigarren bilera deitu dute gazteek

Ezkioko gazteak aisialdia antolatzeko hausnarketa egiten ari dira. Pasa den asteko bileraren ondotik, asteazken honetarako bigarren deialdi bat egin diete 2008 eta 2013 urteen artean jaiotako gazteei, 19:00etan, udaletxean. Udalak gazte lekuko taldearekin egindako hausnarketa partekatu nahi dute haiekin.