Aisialdiko begirale titulua eskuratzeko izen ematea zabalik dago Beasainen
Beasaindarrek %50eko beherapena izango dute.
Beasaingo Udalak aisialdirako begirale titulua lortzeko ikastaroa antolatu du Hezten elkartearekin lankidetzan, bosgarren urtez. Ikastaro honen bidez, Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea titulua lortzeko aukera eskaintzen du. Beasaingo Udalaren helburua da, gazteei lana egiteko aukera zabaltzeaz gain, aisialdian euskararen erabileran lagunduko duten begiraleen formakuntza sustatzea.
Ikastaroa urriaren 5ean hasi eta datorren urteko maiatzaren 31an bukatuko da. 150 ordu teoriko, 160 praktiko eta memoria baten lanketa egin beharko dira titulua eskuratzeko. Tartean asteburu bateko irteera izango da.
Baldintzak eta izen ematea
Baldintzak dira, 2025ko abenduaren 31rako, 18 urte beteta edukitzea, DBHko titulazioa izatea eta euskara maila egokia izatea daude.
Izena emateko epea zabalik dago. Horretarako, sakatu hemen.
Kostua, 485 eurokoa da (Beasainen erroldatuta daudenek erdia ordainduko dute).