Bihar amaituko dituzte Barbariko errepideko lanak
Uztailaren 1etik Barbari auzoko errepidea konpontzeko lanak egiten ari dira Zegama eta Zerain artean. Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dutenez, bi puntutan ari dira berritzen Aizkorpe bailarako bi herri hauek batzen dituen errepidea eta trafikoa tarteka moztuta dago egun hauetan. Aurreikusitakoa betez gero, bihar amaituko dituzte lanak.