Cavarekin ospatu dute Aizkorriko Lagunen Eguna
![](https://goierri.hitza.eus/site/files/2024/07/aizkorriko_lagunak.jpg)
Aizkorriko Lagunen 23. Eguna ospatu zuten atzo zegamarrek. Zegamatik (6:30) eta San Adriandik (7:30) irten ziren mendizaleak, goizean goiz. Behin gailurra eginda, 9:30 inguruan, ohiko topa egin zuten cavarekin Aizkorrin. Beherakoan, jai giroan jarraitu zuten herriko plazan antolatuta zegoen hegaluze eta sagardo dastaketarekin.