Jose Luis Taracenaren lan koloretsuak ikusgai daude Aterpen
Arte abstraktua egiten du eta koloreak eta psikologiak garrantzia berezia hartzen dute. Abuztuaren 4ra arte egongo da ikusgai.
Aterpe taberna proposamen berri batekin dator. Oraingo honetan, Jose Luis Taracenaren El poder de los colores izenburudun pintura erakusketa dago ikusgai. Abuztuaren 4ra arte bisitatu daiteke, tabernaren ordutegian.
Artistak berak, honela deskribatzen du bere obra: «Arte abstraktua, arte eklektikoa, arte jariakorra. Nire lanetan irrika biziz lantzen dut koloreen garrantzia, eta haiekin esperimentatzen dut adierazpide gisa. Sormen-prozesuan, sentsazioen berehalakotasuna bilatzen dut, gauza batetik bestera daraman etengabeko jarioan».
Erabiltzen duen teknika artistikoan «koloreak eta haren formek protagonismo berezia» hartzen dute. Lanak «akrilikoekin, tenperarekin eta olio bereziekin» egiten ditu, «testura desberdinak sortuz».
Horrez gain, «garrantzi berezia» ematen dio «alderdi psikologikoari». «Lanak eraikitzean eta amaitzean, haien espiritua eta nire sentimenduak transmititzen saiatu naiz». Herritar guztiak gonbidatuta daude haren lana ezagutzera