Aztiriko eta Alegiako festak batera aurten
Goruntz dantza taldekoen saioa Aztirian, iazko Santa Marina festetan. Aimar Maiz Gabiriako bi auzo nagusietako jaiek denboran bat egingo dute aurten. Aztirian, Santa Marina festak uztailaren 18tik 21era ospatuko dituzte, jarraiko lau egunetan. Zaindariaren egunarekin hasiko da egitaraua. Alegian, berriz, alderantziz: Madalena egunez bukatuko dira, hilaren 22an. Uztailaren 19, 20 eta 22rako antolatu dituzte ekitaldiak. Asteburuan, beraz, eskaintza bikoitza egongo da. Egitarauak agendan kontsultatu daitezke.













