Beñat Turrientes eta Alex Aranburu ere Olinpiar Jokoetan izango dira
Sei izango dira uztailaren 26an Parisen hasiko diren Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten goierritarrak.
Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartuko duten goierritarren zerrenda potolotzen ari da. Azken orduetan baieztatu dute, Beñat Turrientes Realeko futbolari beasaindarra, Espainiako futbol selekzioarekin izango dela. Alex Aranburu txirrindulari ezkiotarra ere, Parisen izango da, uztailaren 26an hasiko diren Olinpiar Jokoetako errepideko probarako taldean hartuko du parte.
Turrientesekin eta Aranbururekin, sei izango dira olinpiadetan parte hartuko duten goierritarrak. Espainiako emakumezkoen futbol selekzioarekin jokatuko dute Irene Paredes legazpiarra eta Elene Lete zumarragarra; Eskubaloi selekzioarekin, Imanol Gartziandia urretxuarrak; eta atletismo selekzioarekin, berriz, Lorea Ibarzabal zumarragarrak, 800 metroko lasterketan.