Hasi da girotzen Ehunmilak trilogiaren festa
Ostiralean 18:00etan abiatuko dira proba luzeeneko lasterkariak. 23:00etan abiatuko dira Goierriko Bi Handiak lasterketakoak. Igandean, 08:00etan abiatuko dira Marimurumendikoak. Dortsalak jasotzera inguratu dira lasterkari asko. Ostiralean ere jaso ahalko dira bi lasterketa luzeenetarako dortsalak. Informazio guztia eta arratsaldeko argazkiak, albistean.

Ehunmilak trilogian parte hartuko duten lasterkariak hasi dira dortsalak jasotzen. Arratsaldeko 17:00etan ireki dute Gernika pasealekuko pilotaleku txikia, eta joan etorria handia izan da. Bi lasterketa luzeenetako dortsalak jaso ahal izan dira. Hurrengo egunetan ere jaso ahalko dira: Ehunmilak, ostiralean, 10:00etatik 15:00etara; G2H, ostiralean 10:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 20:30era; eta Marimurumendi, larunbatean 18:30etik 20:00etara, eta igandean, 06:30etik 07:30era.
Jarraian, gaur arratsaldeko argazki batzuk: