Ion Izagirrek Frantziako Tourra utzi du arazo fisikoengatik
11. etapa jokatzen ari zela agur esan behar izan dio Tourrari. Honekin, laugarren aldia da Izagirrek Tour-a utzi behar izan duena. Aste honetan jakin da Cofidisekin duen kontratua beste urte batez luzatu duela.
Ion Izagirrek Frantziako Tour-a utzi behar izan du, lasterketaren 11. etapan, Evaux-Les-Bains eta Le Lioran artean. Lehenengo kilometroetan ihesaldi saiakera bat egin zuen ormaiztegiarrak, baina indarrek kale egin eta pelotoiak harrapatu zuen ezinbestean. Izagirrek 11 alditan parte hartu du Tourrean eta lautan utzi behar izan du lasterketa. Bi etapa ere irabaziak ditu Frantziakoan. Aste honetan jakin denez, Izagirrek beste urte batez berritu du Cofidisekin duen kontratua.