Slow Timen Blues Band taldeak kontzertua joko du Lazkaon

Udako egitarauaren barruan, musika kontzertua izango da gaur Lazkaon. Slow Timen Blues Band talde zarauztarrak joko du. Rythm&blues eta blues doinuak lantzen ditu laukoteak. Lazkaoko plazan, 19:00etan hasiko dute emanaldia. Lehengo ostiralean Legazpiko Karibe Zaharrean jo zuten.