Aho Lehor musika jaialdiaren laugarren ekitaldia irailaren 21ean egingo dute, Lazkaon
Punk-rock eremuari eskainitako jaialdian lau taldek joko dute.
Lazkaoko Aho Lehor musika festak laugarren ekitaldia izango du.Kartela aurkeztu dute antolatzaileek, eta punk-rock eremu zabalari eskainitako jaialdia irailaren 21ean, larunbatarekin egingo da. Ohi bezala, Lazkaoko skate parkean jarriko dute oholtza. 19:00etan hasiko da, sarrera doan dela.
Lau talde gonbidatuko dituzte: Black Bacon (AEB-Euskal Herria), Flash (Euskal Herria; Joseba Artza lazkaotarrak jotzen du), Finale (Valentzia) eta Katarsi (Euskal Herria).
Black Bacon proiektua nabarmentzen da, besteak beste. Beste zenbait taldetan ibilitako (HHH, Poison Idea…) musikariek bat egin dute. Taldeari buruzko kritika eta iruzkin gehiago, Aho Lehorren antolatzaileetako bat den Aitor Artzak uztailean Goiberrin idatzi zuen.