Pradales lehendakaria Aralarren izan da, "bertako errealitatea" ezagutzen
Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozarekin batera, Aralarko gainetara bisita egin zuen atzo. Goi mendiko abeltzaintza eta haren ekarpena balioetsi du.
Eusko Jaurlaritzaren lehendakari Imanol Pradales Aralarren izan da, Enba nekazari elkarteak jakinarazi duenez. Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendozarekin eta Lurralde Oreka Berdeko diputatu Xabier Arrutirekin batera egin zuen atzo bisita. “Bertako errealitatea” ezagutu, eta abeltzaintzaren ekarpenaren balioa nabarmendu ditu Pradalesek.
Aurreko lehendakari Iñigo Urkullu ere izan zen Aralarren. 2016ko urrian Esnaureta saroira bisita egin zuen, mendiko gaztaren ekoizpena ikusiz.
Argazkiak: Enba