Lizarrustitik Allekupeko basora txangoa, igandean
Aralarko Parketxeak familientzat antolatu du 'Lizarrustiko paisaia ehundu duten zuhaitz magikoak' ibilaldi gidatua
Aralarko Parketxeak basora irteera gidatua antolatu du, iganderako, abuztuak 11. Lizarrustiko paisaia ehundu duten zuhaitz magikoak txango gidatua 10:00etan hasiko da, Lizarrustiko parketxean. Allekupeko basora joango dira oinez. Bidea erraz egiteko eta umeentzako modukoa da, baina ezin da haur-aulkirik sartu. Basoan girotutako kondairak eta aurrekoek sortutako paisaia nondik eta nolatan egina den azalduko dute, bidean. Ibilbide zirkular bat osatuko dute. Izena eman behar da (943 18 03 35, 688 895 069, lizarrusti@gipuzkoanatura.eus). Helduko 6 euro eta 12 urtez beheko haurreko 4 ordaindu behar da.