Zeraingo Aizpittako meategi gunean bisita gidatuak abuztuko asteburu guztietan egin ahalko dira
Sarrerak aurrez eta on-line erreserbatu behar dira.
Zeraingo Aizpeko meatzaritza historikoaren gunea eta han dagoen Aizpitta interpretazio zentroa ezagutzeko bisita gidatuak egin ahalko dira, abuztuko asteburuetan. Larraondoko zerrategi hidraulikora ere joan ahalko da; 130 urtetik gorako instalazioa da. Erreserbak zerain.eus webgunean edo 943801505 telefono zenbakira deituta hartu behar dira.