San Lorentzo gogoratuko dute bihar Gabirian
Meza egingo dute kaperan, eta ondoren hamaiketakoa Korta jatetxean.

Herriko jai nagusien atarian, San Lorentzo eguna ospatuko dute bihar, abuztuak 10, gabiriarrek. Ugarangoikoa auzoko festa modura, San Lorentzoren kaperan meza emango dute, 11:00etan. Ondoren, hamaiketakoa aterako du Korta jatetxeak, bertaratzen diren guztientzat.

Hamaiketakoa, iaz.Aimar Maiz

Herritarrak Korta jatetxean, iazko San Lorentzo egunean.Aimar Maiz

Meza izango da aurrena, kaperan.Aimar Maiz