Barandiarani buruzko hitzaldi sorta egingo dute Ataunen, EHUko Udako Ikastaroen barruan
Irailaren 5ean eta 6an izango dira, 'Jose Migel Barandiaranen ekarpena Arkeologia, Etnografia eta euskal Mitologiara izenburupean'. Izena eman daiteke dagoeneko.
Aurten ere Ataunera iritsiko dira EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroen jardunaldiak, Jose Migel Barandiaranen ekarpena Arkeologia, Etnografia eta euskal Mitologiara izenburupean. Irailaren 5ean eta 6an izango dira, eta horien barruan, hitzaldi sorta bat egingo dute Ataungo Herri Antzokian.
Hitzaldietan Barandiaranen inguruko hainbat gai landuko dira, besteak beste,ataundarrak euskarari, arkeologia historikoari eta mitologiari egindako ekarpenak, eta bere bizitzako mugarriak. Jardunaldien helburua Barandiaranen bizitzan eta lanetan sakontzea da, eta arlo ezberdinetan egin zituen ekarpenei balioa ematea eta gizarteratzea.
Barandiaranen ekarpena
Jardunaldien antolatzaileek zehaztu dutenez, “Jose Migel Barandiaranen ekarpena hainbat ikerketa lerrotan oso garrantzitsua izan zen: arkeologia, etnografia eta antropologia kulturala, mitologia, eta abar. Bere bizitzaren inguruko ikuspegi orokorra badugu, baina, badaude bere bizitzako hain ezagunak ez diren gaiak, hauen artean bere gaztaroko urteak, eta ikertzaile-heziketa edota gerraren ondorioz erbestean egin zituen urteak”.
Erbestetik itzultzean, historiaurreko arkeologia arloan landa lanak egiteko hainbat ikertzaile gazte prestatu zutela ere argitu dute, eta horien lekukotasunek “bere giza eta ikertzaile irudia handitzen dute”. Halaber, bere ikerketa etnografikoek garai historikoen ezagutzan eta garaiko euskararen ezagutzan egindako ekarpena, “agian gutxietsia, uste baino garrantzitsuagoa” dela ere azpimarratu dute.
Mitologiaren alorra ere ez dute ahazteko, “berak eta beste ikertzaile batzuek Euskal Herrian egindako datu bilketek mito batzuek izandako hedakuntza ezagutzeko aukera” ematen dutelako, baita “Europako beste lurralde batzuetakoekin alderatzeko” ere.
Jarduera hauek publiko orokorrarentzat, unibertsitateko ikasleentzat, unibertsitarioak ez diren ikasleentzat, irakasleentzat eta profesionalentzat direla zehaztu dute, azkenik.
Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko 943 21 95 11 – 629 66 80 44 – 608 75 86 99 telefono zenbakietara deitu, edo info@uik.eus helbidera idatzi daiteke.
Hau da jardunaldien egitaraua
Irailak 5, osteguna
09:00 – 09:15
Erregistroa
09:15 – 09:25
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena:
Agustin Erkizia Olaizola | UPV/EHU – UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea
09:25 – 10:30
“Jose Miguel de Barandiaran, investigador de la Prehistoria“
Ignacio Barandiaran Maestu | Erretretan dago – UPV/EHUko katedradun ohia
10:30 – 11:30
“La contribucion al conocimiento historico de la recogida de materiales arqueologicos y etnograficos promovida por Jose Miguel Barandiaran“
Iñaki Garcia Camino | Erretretan dago – Bilbaoko Arkeologi Museoko Zuzendaria ohia
11:30 – 12:30
“Euskal Herriko jentilak eta beren europar senideak“
Juan Inazio Hartsuaga Uranga | Idazlea – Idazlea
12:45 – 17:30
“Oiduiko eta Pikoketa (Aralar) saroiak eta egiturak“. Hitzaldia eta mendi irteera
Fermín Leizaola Calvo | Aranzadi Zientzia Elkartea – Etnografoa
Irailak 6, larunbata
09:15 – 10:15
“Aro iluna: J.M. Barandiaranen erbesteko urteak (1936-1953)“
Alvaro Arrizabalaga Valbuena | UPV/EHU – Historiaurreko Katedraduna
10:15 – 11:15
“Barandiaranek euskalgintzari egindako ekarpena“
Luis Mari Zaldua Etxabe | Irakaslea – irakaslea
11:15 – 12:30
“Ipar Euskal Herriko mitologiaz: berezitasun zerbait“
Anuntxi Arana Murillo | Irakaslea
12:15 – 13:15
Mahai ingurua: “Mahai-ingurua. Gaia: J.M. Barandiaranen giza-balioen gaurkotasuna Moderatzailea: Leire Perlines kazetaria. HIZLARIAK: Jokin Apalategi (Erretretan dago – UPV/EHUko irakasle ohia), Aitzpea Leizaola (UPV/EHU – Irakaslea), Jon Mentxakatorre ( Mondragon Unibertsitatean irakaslea).