Urretxuko Zatika txirrindulari taldeak emaitza bikainak lortu ditu
Olatz Marquetek Sopelako proba irabazi du, Ziortza Ortizek 23 urte azpikoen Euskadiko txapela lortu du eta Olatz Gabirondok elite mailako txapela.
Urretxuko Zatika taldeko txirrindulariek lan bikaina egin dute abuztuan. Abuztuaren 17an Olatz Marquetek Sopelako proba irabazi zuen. Ziortza Ortiz zortzigarren postuan sailkatu zen eta Olatz Gabirondo bederatzigarrenean. Hala, Zatikak taldekako garaipena lortu zuen. Biharamunean, Atxondoko lasterketan parte hartu zuten. Euskadiko txapelketa jokoan zen. Ziortza Ortiz hirugarren postuan sailkatu zen eta 23 urte azpikoen artean onena izan zen. Hala, 23 urte azpikoen Euskadiko txapela lortu zuen. Olatz Gabirondok elite mailako txapela lortu zuen. Irailaren 6tik 8ra Gipuzkoako Itzulian parte hartuko dute. Ostiralean erlojuaren aurkako proba egingo dute Urnietan, larunbatean Ordizian arituko dira eta igandean Elgoibarren.