Garbiñe Alustizak eta Jokin Izagirrek irabazi dute Probintziako bola txapelketa Zegaman
Gazteen artean onena Urko Balerdi izan da eta herritarren artean, Mikel Inza. Bola txapelketa hau klasiko bat den arren, aurten lehendabiziko aldiz antolatu du Belatxingak bola klub sortu berriak.
San Bartolome jaien ingurumarian urtero jokatzen den Probintzia mailako bola txapelketa jokatu zuten atzo goizean Zegaman. Uda amaierako derrigorrezko hitzordua da hau bolarientzat honezkero, baita klasiko bat ere. Aurten baina, berritasun batekin etorri da: Belatxingak bola klub sortu berriak antolatu baitu txapelketa lehendabiziko aldiz.
Iker Alzelai kideetako batek esan duenez, “oso balorazio ona” egin dute lehendabiziko aldi honetarako. Txapelketa giro “onean” jokatu zen eta asko izan ziren, eguraldi onak lagunduta, atzo goizean Zegamara gerturatu zirenak.
Guztira bosna sari banatu zituzten emakumezko eta gizonezko jokalari onenen artean; eta bolari gazte onenari eta herriko bolari onenari bana. Hauxe da sailkapen orokorra:
Emakumezkoak:
- 1. Garbiñe Alustiza
- 2. Olatz Larrañaga
- 3. Aitzber Makazaga
- 4. Elena Aldaz
- 5. Martxeli Kaplanka
Gizonezkoak:
- 1. Jokin Izagirrek
- 2. Sergio Aristi
- 3. Joxe Mari Etxebeste
- 4. Egoitz Berasategi
- 5. Juanjo Aizpeolea
Gaztea: Urko Balerdi
Herritarra: Mikel Inza
Argazkiak: Ramon Iglesias, Asier Berasategi eta Erkuden Muguruza