Gazteen elkarguneaz hausnartzeko bilera deitu dute
Bilera asteazkenean izango da Ezkioko frontoiko beheko lokalean. Gaiak duen «garrantzia» ikusita, herritarrei bertaratzeko deia egin diete.
Herriko gazteen aisialdirako elkargune berriaz hausnartzeko bilera deitu dute asteazkenerako Ezkion. Deialdia 2008 eta 2013 bitartean jaiotako gazteei eta haien gurasoei zabaldu diete. 19:00etan da hitzordua Ezkioko frontoiko beheko lokalean. Deitzaileek adierazi dutenez, uztailean egindako deialdiak «ez zuen gurasoen aldetik behar adinako babesik lortu». Horregatik, eta gaiak duen «garrantzia» ikusita, oraingoan jende gehiago erakartzea espero dute.