Iñaki Balerdiren paisaiak ikusgai Aterpe tabernan
'Naturari begira' izenburupean, urriaren 2ra arte egongo da ikusgai.
Beasaingo Aterpe taberna proposamen berri batekin hasi du iraila. Oraingo honetan, Iñaki Balerdi artistaren lana ezagutzeko aukera izango da. Margotzeko zaletasuna umetatik datorkio Balerdiri, baina azkeneko urteetan eskaini dio denbora gehiago.
Teknika desberdinak erabiliz, paisaiak margotzen ditu batik bat. Hortik osatu du, Aterpe tabernan erakusgai duen Naturari begira izenburua duen erakusketa, urriaren 2ra arte ikusteko aukera izango dena.