Jaime Torresek irabazi du 43. Beasain Proba
Ampok irabazi du taldeka eta Iker Villar Galdeanok mendiko saria.
Jaime Torres Ariasek (Sanse) irabazi zuen igandean jokatu zen junior mailako Beasain proba klasikoaren 43. edizioa. Bigarren sailkatua, Aimar Quintana Castillo (Invi) izan zen, eta hirugarrena, Adur Arrizabalaga Begiristain (Ampo). Mendiko saria, Iker Villar Galdeanorentzat (Robe) izan zen. Taldeka, berriz, Ampok eraman zuen sari nagusia. Junior kategoriako txirrindulari onentsuenek parte hartu zuten Beasain proban; 26 taldek eta 250 txirrindulari baino gehiago izan ziren.