Aritz Egea, bosgarren Mont Blanc-eko OCC proban
Aritz Egea urretxuarra bosgarren postuan sailkatu da UTMBko OCC lasterketan. Frantziako Alpeetako Chamonix herrian egiten den UTMB proba munduko ospetsuena da. OCC lasterketak 56 kilometroko luzera eta 3.500 metroko desnibela ditu. Aurtengo edizioan Eli Hemming nagusitu da. Bost ordu, 11 minutu eta 48 segundo behar izan ditu.
Egea “oso gustura” dago lortutako emaitzarekin. Ez zuela espero esan du. Bere hurrengo erronka Skyrunner zirkuitua egitea da. Bi lasterketa egin behar ditu finalera joan ahal izateko: irailean Gorbeia Suzien eta urrian Sobrescobio Asturiasen. Finala Castelloko Marato dels Dementsen jokatuko da, azaroan.