Esnearen jatorria ezagutaraziko dute Iztueta baserrian
Lazkaomendiko Iztueta baserrian egindako bisita gidatu baten irudia.Naia Begiristain Iztueta baserriak, Ataungo Barandiaran museoarekin lankidetzan, Nondik dator esnea? bisita gidatua eskainiko du asteburu honetan. Izena emateko epea ireki dute: 943 18 03 35 edo 688 895 069 telefonora deitu behar da. Helduek 12 euro ordaindu behar dute eta haurrek, 6 euro. 11:00etan hasiko da bisita eta bi orduko iraupena izan behar du.












