Gazteentzako patin eta MTB ikastaroak, irailean Idiazabalen
Patin eta mendi bizikletako ikastaroak antolatu ditu udalak irailean zehar. Izena emateko epea irekita dago jada.
Idiazabalgo Udalak gazteentzako patin eta mendiko bizikleta ikastaroak antolatu ditu; irailaren 9tik 13ra eta irailaren 16tik 20ra. Bina talde izango dira ikastaroko; 15:30etik 17:00etara 2010 eta 2013an jaiotakoentzat eta 17:00etatik 18:30era 2014 eta 2017 bitartean jaiotakoentzat. Ikastaroen prezioa 10 eurokoa da. Izena udaletxean bertan edo kultura@idiazabal.eus-era idatzita eman daiteke.