Hasi dira lehiaketarako lehen argazkiak iristen
Dagoeneko hainbat irakurlek parte hartu dute Goierriko Hitzaren Udako XIX. Argazki Lehiaketan. Irailaren 13an bukatuko da epea.
Asier Imazen 'Maite ditu maite gure bazterrak' argazkia.Asier Imaz GOIERRIKO HITZAk 19. aldiz antolatu du Udako Argazki Lehiaketa. Abuztuan zehar hainbat argazki iritsi dira webguneko atal berezira. Irakurle guztiek parte har dezakete lehiaketan. Erraza da parte hartzeko modua: atalean sartu, datuak bete eta argazkia igo. Irailaren 13an bukatuko da parte hartzeko epea. Sari bikainak daude, animatu!












