Joxemiel Barandiaran kiroldegiak aurtengo eskaintza aurkeztu du
Lehen ikastaroak irailaren 10ean hasiko dira. Berantiarrenak, berriz, urrirako hasita egongo dira.
Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiak 2024-2025 ikasturterako kirol ikastaroen eskaintza aurkeztu du, Lazkaoko herritar guztientzat eskuragarri daudenak. Eskaintza honetan helduentzako zein haurrentzako eta gazteentzako jarduera «ugari» daude, «komunitatean bizi-estilo aktibo eta osasuntsua sustatzeko helburuarekin».
Haurrentzako igeriketa, haurdunaldiko igeriketa eta igeriketa terapeutikoa irailaren 10ean hasiko dira. Helduentzako ikastaroak, berriz, irailaren 16ko astean hasiko dira. Haurrentzako eta gazteentzako ikastaroak, azkenik, irailaren 30eko astean hasiko dira.
Hauek dira eskaintzen diren ikastaroetako batzuk: Pilates, ziklo indoor, entrenamendu funtzionala, GAP, bodytraining, haurrentzako igeriketa, gimnasia erritmikoa, zumba… Herritarren beharretara hobeto egokitzeko, astearte eta ostegunetako arratsaldeko indoor ikastaroak erdi ordu aurreratu dira. Lehen 18:30etan hasten ziren ikastaroak, orain 18:00etan hasiko dira, eta azken ikastaroa 21:00etan bukatuko da.
Ikastaroen Eskaintza eta Ordutegiak
- Helduentzako Ikastaroak
- Igeriketa (20 saio):
- Egunak: Asteazkena eta ostirala (goizez) / Asteartea eta osteguna (arratsaldez).
- Ordutegia: 9:00 – 10:00 / 10:00 – 11:00 (goiza), 19:15 – 20:15 (arratsaldea).
- Tarifa: Bazkideak: 65 € / Ez bazkideak: 80,71 €.
- Igeriketa Terapeutikoa:
- Egunak: Asteartea eta osteguna.
- Ordutegia: 9:00 – 10:00 / 10:00 – 11:00.
- Tarifa: Bazkideak: 40 € / Ez bazkideak: 55,71 €.
- Haurdunaldiko Igeriketa (Matronatazioa):
- Egunak: Asteartea eta osteguna.
- Ordutegia: 12:30 – 13:15 / 13:15 – 14:00.
- Tarifa: Bazkideak: 40 € / Ez bazkideak: 55,71 € hilean.
- Pilates:
- Egunak: Astelehena eta asteazkena.
- Ordutegia: 9:00 – 10:00 / 10:00 – 11:00 / 16:30 – 17:30 / 17:30 – 18:30 / 18:00 – 19:00 / 19:00 – 20:00 / 20:30 – 21:30.
- Egunak: Asteartea eta osteguna.
- Ordutegia: 9:00 – 10:00 / 15:00 – 16:00 / 18:00 – 19:00 / 19:00 – 20:00.
- Tarifa: Bazkideak: 54,12 €tik aurrera / Ez bazkideak: 69,83 €tik aurrera (iraupenaren arabera).
- Ziklo Indoor:
- Egunak: Asteartea eta osteguna.
- Ordutegia: 9:00 – 10:00 / 14:30 – 15:30 / 19:00 – 20:00 / 20:00 – 21:00.
- Tarifa: Bazkideak: 54,12 €tik aurrera / Ez bazkideak: 69,83 €tik aurrera.
- Bodytraining:
- Egunak: Astelehena eta asteazkena.
- Ordutegia: 19:30 – 20:30 / 20:30 – 21:30.
- Egunak: Asteartea eta osteguna.
- Ordutegia: 14:30 – 15:30 / 18:00 – 19:00.
- Tarifa: Bazkideak: 30,81 € / Ez bazkideak: 46,52 €.
- GAP:
- Egunak: Astelehena eta asteazkena.
- Ordutegia: 18:30 – 19:30.
- Egunak: Asteartea eta osteguna.
- Ordutegia: 20:00 – 21:00.
- Tarifa: Bazkideak: 30,81 € / Ez bazkideak: 46,52 €.
- Entrenamendu Funtzionala:
- Egunak: Asteartea eta osteguna.
- Ordutegia: 9:30 – 10:30.
- Tarifa: Bazkideak: 30,81 € / Ez bazkideak: 46,52 €.
- Igeriketa (20 saio):
- Haurrentzako eta Gazteentzako Ikastaroak
- Haurrentzako Igeriketa (20 saio):
- Egunak: Astelehena eta asteazkena edo asteartea eta osteguna.
- Ordutegia: 16:45 – 17:30 / 17:30 – 18:15 / 18:15 – 19:00 / 19:00 – 19:45.
- Tarifa: Bazkideak: 65 € / Ez bazkideak: 75,06 €.
- Gimnasia Erritmikoa:
- Eguna eta ordutegia: Asteartea 17:00 – 18:00.
- Eguna eta ordutegia: Osteguna 17:00 – 18:00.
- Eguna eta ordutegia: Ostirala: 16:45 – 17:45 / 17:45 – 18:45.
- Tarifa: Bazkideak: 16,64 € / Ez bazkideak: 26,70 € hilean.
- Zumba Gaztea eta Bodytraining Gaztea:
- Egunak: Astelehena eta asteazkena.
- Ordutegia: 16:30 – 17:30 / 17:30 – 18:30.
- Tarifa: Bazkideak: 30,81 € / Ez bazkideak: 40,87 €
- Haurrentzako Igeriketa (20 saio):
Ate irekiak
Kirol ikastaroak ezagutzera emateko, ate ireki jardunaldiak antolatu dituzte irailaren 10ean eta 11n. Jardunaldi hauetan, doako saioak eskainiko dira honako jarduera hauetan: pilates, entrenamendu funtzionala, ziklo indoor, bodytraining, zumba, GAP, gorputz osoko gimnasia eta adinekoentzako gimnasia.
Ate irekien jardunaldietan parte hartzeko izena ematea beharrezkoak da. Kiroldegiko harreran edo 943 08 51 93 telefonoaren bidez egin daiteke.
Lazkaoko Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu «bizi aktibo eta osasuntsua sustatzeko diseinatutako» kirol ikastaroen eskaintza «zabalean» parte hartzera.lKGZ