Nekazal makinariaren ikuskapen teknikoak egiteko datak zehaztu ditu Goimenek
Goierriko sei herritan ikuskapen tekniko mugikorra egongo da irailetik azarora bitarteko egun jakin batzuetan. Txanda hartzea derrigorrezkoa da.
Goimen landa garapen elkarteak zehaztu ditu dagoeneko 2024ko nekazal makineriaren ikuskapen teknikoa egiteko datak eta tokiak. Goierriko sei herritan egongo da ikuskapen unitate mugikorra irailetik azarora bitarteko egun jakin batzuetan, eta herri horretan zein inguruko herrietako baserritarrentzat izango da zerbitzua. “Denentzat aukera egon dadin, norberak gertuen duen puntura jotzea” gomendatu Goimenek.
Ikuskapen teknikoa egiteko txanda eskatzea derrigorrezkoa da, Irungo IATaren estazioan. Bi aukera daude: 943-626300 telefono zenbakira deitu eta 1 sakatu Irungo estazioarekin hitz egiteko, edo Itevelesa.com webgunean ere har daiteke txanda.
Zerbitzuaren kostua 48,34 euro izango da eta esku dirutan ordaindu beharko da. Beharrezkoa izango da seguruaren ordainagiria ere eramatea.
Egunak eta herriak
- Irailak 11 (Olaberria). Eliz atzea
- Irailak 12 (Idiazabal). Kamioien aparkalekua
- Irailak 17 (Idiazabal). Urtsuarango ermitaren ondoa
- Urriak 2 (Lazkao). Zubierreka industriagunea
- Urriak 23 (Lazkao). Zubierreka industriagunea
- Azaroak 5 (Segura). Herriko aparkalekua
- Azaroak 13 (Zegama). Sarrerako industriagunea
- Azaroak 14 (Zaldibia). Goizaneko aparkalekua