Irailaren 19tik 22ra bitartean izango dira Itsasondoko jaiak
Ijitto elkartea izango da pregoilaria. Irailaren 20a kuadrilla izango da eta 21a, mozorro eguna.
Itsasondoko jaiak astebete barru hasiko dira, irailaren 19tik 22ra bitartean. Egitaraua prest daukate dagoeneko:
Irailak 19, osteguna:
- 17:00. Haur tailerra.
- 18:00. Mahai jokoak eta askaria jubilatuetan.
Irailak 20, ostirala: kuadrilla eguna:
- 16:30. Zinta karrera eta askaria.
- 18:00. Pregoia eta Ijitto jaitsiera (pregoilaria, Ijitto elkartea).
- Ondoren. Buruhandiak.
- 18:30. Bertso-poteoa, Aratz Igartzabal, Ane Beloki eta Eneko Araiztegi bertsolariekin.
- 21:00: Herri afaria.
- 23:30: Itzal erromeria (garraio zerbitzua izango da).
- Goizaldera, baratxuri zopa eta txokolate jana.
Irailak 21, larunbata: Mozorro eguna: gaia, lanbideak.
- 09:00. Goiz Eresia.
- 12:00. Beitiako igoera.
- 14:30. Paella jana.
- 17:30. Bingo musikatua.
- 19:00. Ijitto Show-a eta mozorroen diploma banaketa.
- 20:30. Hanburgesa jana.
- 22:00. Sakatu elektrotxaranga.
- 01:00. Pottokis Dj-ak.
Irailak 22, igandea:
- 09:00. Goiz eresia.
- 11:00. Puzgarriak.
- 12:00. Hamaiketakoa.
- 15:00. Puzgarriak.
- 18:00. Herriko pilotarien pilota partida eta frontenis txapelketa finala.
- 19:30. Ijitto igoera.
- 20:00. Sagardo dastaketa.