Oiduiko leizea garbitzeko auzolan deialdia egin du Enirio-Aralar mankomunitateak
Iaz egindako lanari –800 kilo zabor atera zituzten– jarraipena eman nahi dio mankomunitateak. Irailaren 22an izango da saioa.
Iazko auzolanean parte hartu zuen boluntarioa, aurrean zabor zakuak dituztela.Enirio Aralar Mankomunitatea Enirio-Aralar mankomunitateak Oiduiko leizea garbitzeko auzolan deialdia egin du irailaren 22rako. Bi hitzordu jarri dituzte: bat, 08:00etan Ataungo San Martin plazan, eta bestea, 09:00-09:30ak inguruan Oiduiko saroian.
Iaz 800 kilo zabor atera zuten, eta oraindik hondakinak egon badaudenez, beste deialdi bat egin du aurtengo. Boluntarioei eta Enirio-Aralar mankomunitateko herritarrei auzolanean parte hartzeko deia egin die mankomunitateak. Azaltzeko asmoa duenak enirioaralar15@gmail.com posta elektronikora idatzi behar du.
Eguraldiaren araberako arropa, eguzkitik babesteko krema, kapela, mendiko oinetakoak, eskularruak eta ura eramateko ere ohartarazi du. Hamaiketakoa mankomunitateak prestatuko du.

Oiduiko leizeetako baten egoera, iaz, zaborrez beteta.Enirio-Aralar mankomunitatea












