Gaintzako jaiak irailaren 27tik 29ra ospatuko dituzte
Hiru egun horietako egitaraua argitaratu dute.
Gaintzako festa-egitarauaren orga bete-betea dator. Argazkian, 2019an azken jaiak egin zirenekoa. /Arkaitz Apalategi Gaintzako San Migel festak irailaren 27an, 28an eta 29an izango dira. Egitaraua osatuta dago, eta egunotan ari dira zabaltzen.
Irailak 27, ostirala
- 19:00. Zapotxinen jaitsiera eta poteoa mozorrotuta.
- 21:00. Herri afaria, frontoian.
- 23:00. Antuxuna ta Patx. Jarraian, playbacka.
- 01:00. Zatekeen taldearekin erromeria.
Irailak 28, larunbata
- 12:00. Herritarren arteko jolasak.
- 14:00. Herri bazkaria, Oteñe jatetxean. Attola eta Haritz trikitilariak.
- 17:00. Puzgarriak haurrentzat, frontoian.
- 19:00. Toka txapelketa, plazan.
- 21:00. Mokadua, plazan.
- 21:30. Andoni Ollokiegi abeslaria eta DJ Lyma.
Irailak 29, igandea
- 11:30. Meza.
- 11:30. II. Patin igoera.
- 12:00. 39. Txirrindu igoera.
- Egun osoan. Trikitilariak.
- Jubilatuentzat hamaiketakoa, Kaletxikin.
- 17:00. Zirkuola zirku ikastaroa.
- 19:00. Mondeju dastaketa, frontoian.
- Arku tiro erakustaldia.

Gaintzako herritarrak, jokoetan. /Arkaitz Apalategi












