Goierri eta Donostia arteko autobusari buruz beste bilera bat antolatu dute
Lazkaoko Biziolan emango dituzte zerbitzuaren azalpenak, bihar asteazkena.
Egunero Goierritik Donostiara joan-etorria ibiltzen direnentzat autobus zerbitzuari buruzko informazio bilera bat antolatu du Goierri-Donostia UGE taldeak. Goierri osoko –garai zein behe– bizilagunentzat zuzendua da, izan bidaia egunero egiten duten herritar, ikasle nahiz langile.
Bileran autobusa osatu nahi dute, eta joan-etorriak egiteko baldintzak azalduko dituzte.
Lazkaoko Biziola dendan, bihar asteazkena (irailak 18) 18:30ean egingo dute bilera.