Goiztiri AEK euskaltegiak irekita du matrikulatzeko epea irailaren 27ra arte
Maila guztiak eta titulu guztiak eskuratzeko aukera eta ordutegi zabala dute.
2024-2025 ikasturterako matrikulatzeko epea irekita du Goiztiri AEK euskaltegiak, hilaren 27ra arte. Eskaintza zabala dute: maila guztiak (A1, A2, B1, B2, C1 eta C2), titulu guztiak eskuratzeko aukera eta ordutegi zabala. Hainbat ikastaro mota dituzte: aurrez aurrekoak, autoikaskuntza, online, guraso eta jubilatu taldeak, 16-18 urte bitartekoentzat C1 taldea,…
Jakin ere, euskara ikasteko diru-laguntzak daudela, Eusko Jaurlaritzak, Lanbidek eta udalak bideratuta.
Informazio gehiagorako, Ordiziako eta Beasaingo euskaltegietako ateak zabalik daude, astelehenetik ostiralera (09:30-13:00/17:00-19:30).