Jokin Arratibel, Olaberrian sagardogile maisu
Laugarren aldiz irabazi du Olaberriko etxe-sagardoen txapelketa herrikoia.
Olaberriko VII. Sagardo Txapelketa Herrikoia larunbat iluntzean egin zuten, Arkupe elkarteko lagunartean. Herriko etxeetan ekoitzitako eta ondutako zazpi sagardo aurkeztu dituzte aurten lehiaketara. Guztietan onena, Haize-Leku etxeko Jokin Arratibelek egindakoa aukeratu dute. Zazpi urtean laugarren aldiz irabazi du herriko txapela.
Bigarren lekuan Aranguren baserriko sagardoa geratu zen, puntuaketan, Gari Arrietak egindakoa. Hirugarren, berriz, Txara-Berriko Felix Urteagarena. Oroigarri bana jaso zuten hirurek, eta irabazleka baita txapela ere.