Kultura saileko ikastaroak eskaini dituzte Lazkaon
Yoga, marrazketa, josketa, robotika eta aretoko dantzak landu ahalko dira 2024-2025 ikasturtean.
Kulturako udal sailak bost ikastaro antolatu ditu Lazkaon, 2024-2025 urterako. Yoga, aretoko dantzak, josketa, robotika eta marrazketa egin ahalko dira. Hileko kuota ordainduko da, bakoitza bere prezioarekin, lekuarekin eta ordutegiarekin. Izena emateko epea irailaren 29ra arte dago zabalik, udaletxean.
Ikastaroak:
- Yoga. Astelehena: 17:00-18:30 edo 18:30-20:00, asteartea 09:00-10:30 edo 10:30-12:00, asteazkena 17:30-19:00, osteguna 09:30-11:00. Orobione etxean. Prezioa: 31,84 euro hileko.
- Areto dantzak. Astelehena 19:00-20:30, asteazkena: 20:00-21:30, ostirala: 19:00-20:30. Barandiaran kiroldegian. 31,84 euro hileko.
- Josketa. Ostirala 15:00-16:30, 16:30-18:00 edo 18:00-19:30. Orobione etxean. 36,97 euro hileko.
- Robotika. Astelehena 17:00-18:00 (8-9 urte bitartekoentzat), asteazkena 17:00-18:00 (10-11 urte bitartekoentzat) edo 18:15-19:15 (12-14 urte bitartekoentzat), ostirala 15:30-17:00 (15 urtetik gorakoentzat). Kultur etxeko sotoan. 33,89 euro hileko.
- Marrazketa. Astelehenetik ostiralera, arratsaldez. Areso kaleko etxean. 28,76 euro hileko.