Mikel Aizpuruk Eusko Jaurlaritzako Kulturako kargua utzi du
Kultura Ondareko zuzendari izan da, zazpi urtean. EHUko Historia irakasle lanera eta ikerketara itzuliko da.
Lehengo astean amaitu zuen Mikel Aizpuru historialari gabiriarrak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean zeukan ardura. Kultura Ondareko zuzendari izan da azkeneko zazpi urteetan, Bingen Zupiriak gidatutako bi agintaldietan. EHUko Historiako irakasle lanera eta ikerketara itzuliko dela jakinarazi du.