Ordiziarrockek aurtengo jaialdia iragarri du
Urriaren 17tik 19ra izango da 21. Ordiziarrock musika jaialdia. Unidad Alavesa, Ibil Bedi eta Nogen daude taldeen artean.
Joan den larunbateko Aftersun jaian kartelak jarriak bazituzten ere, Ordiziarrock Ekintzak taldeak gaur iragarri du sare sozialen bidez 21. Ordiziarrock musika jaialdiaren kartela. Urriaren 17tik 19ra izango da aurten jaialdia. Orduak zehaztu ez badituzte ere, hauek dira hiru egunetan joko duten taldeak.
ORDIZIARROCK 2024
- Urriak 17, osteguna: Ander Zubillaga
- Urriak 18, ostirala: Rosie Ruiz, Lie Detectors, Unidad Alavesa eta Balins DJa
- Urriak 19, larunbata: Ibil Bedi, The Soulanders, Nogen eta Monky Man DJa.